albistea
22:15ean
San Josetako trikiti jaialdi omenaldia, ostegunean ikusgai ETB-1en
M.A.
EITB
Berastegi, Zabale eta Izer panderojoleak omendu zituzten Azpeitiko Soreasu antzokian
-
Trikitixa. Foto: EITB.
San Josetako trikiti jaialdi omenaldia eskainiko du Euskal Telebistako lehen kateak ostegunean 22:15etik aurrera. Iragan martxoaren 17an Azpeitiko Soreasu Antzokian ospatutako trikitixa ikuskizunean bildutako goi mailako musikariak entzuteko parada izango dute ikus-entzuleek.
Aurten Juan Ezenarro Salegi Berastegi, Luis Alberdi Zubizarreta Zabale eta Manuel Arrizabalaga Izer hiru panderojoleei eskaini zaie omenaldia, eta hirurak taula gainean euren instrumentuekin aritu ziren.
Gainera ekitaldian zortzi bikote ezagunek esku hartu zuten, besteak beste, Elortza anaiak, Astiasaran II eta Izer, Laja eta Landakanda, Zabale Anaiak, Lutxurdio eta Aitziber, Epelde eta Iturbide, Izer eta Alabier eta Laja II eta Narbaiza.