Itxi

albistea

GOIZEKO ALBISTEGIA

Aizpea Goenaga, asteazkenean, 'Egun On Euskadi' saioan

M.A.

EITB

Etxepare Institutuko zuzendariak erakundearen ibilbidea ekarriko du gogora.

  • Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

    Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga Euskal Telebistako 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da asteazkenean, apirilak 11. Aitzol Zubizarretaren eskutik, Goenagak Etxepare Institutuaren erronka eta helburuak komentatuko ditu eta euskal kulturaren osasunaren gaineko diagnostikoa egingo du.

Bestalde, Ana Garbati, Martxelo Otamendi eta Alvaro Martinez solaskideek eguneko gairik nabarmenenak komentatuko dituzte eta Vanesa Sanchez aurkezleak, bere aldetik, albiste garrantzitsuenen berri emango du.