albistea
Kirol emanaldia
Chelsea-Barça Txapeldunen Ligako partida, zuzenean
A.E.
EITB
ETB-1 eta eitb.comen eskainiko da asteazken honetan.
-
ETB Kiroletako Champions taldea. Argazkia: EITB
Asteazken honetan Txapeldunen Ligarekin hitzordua izango da ETB-1 eta eitb.com-en zuzenean. Chelsea-Barça taldeen arteko partida eskainiko dute 20:45ean hasita Londreseko Stamford Bridgetik. Juanan Legorburuk, Juanan Larrañagak eta Naxari Altunak egingo dute finalerdietako joaneko partidaren kontakizuna.
Aurretik, 'Champions League' saioa 20:15ean hasiko da partidaren atarikoarekin eta jardunaldiaren azken orduarekin, Txemi Galarragaren eskutik. Neurketaren ondoren ere berriro izango da kirol saioa ikusgai 22:35ean hasita. Galarragak, Juanan Larrañagarekin batera, norgehiagokaren unerik esanguratsuenak aztertuko ditu.
Alex Txikon 'La Entrevista' saioan
Bestalde, 22:30etik aurrera ETBK Saten ikusgai izango den 'La Entrevista' saioan, Jose Ituartek Alex Txikon mendizalea elkarrizketatuko du, bere azken expedizioaren karietara.

