albistea
23:10ean
'Atotxako Liga' dokumentalaren estreinaldia, asteartean, ETB-1en
A.H.
EITB
Realak bigarren liga irabazi zuenetik 30 urte betetzen direla eta, garai hartako jokalariek 1981-82 denboraldi arrakatatsu hura gogoratuko dute.
Apirilaren 25ean Realak bigarren liga irabazi zuela 30 urte beteko dira eta ospatzeko asmoarekin, Euskal Telebistak garai hartako jokalariak elkartu ditu 'Atotxako Liga' dokumentalean. Astearte honetan estreinatuko da ikus-entzunekoa ETB-1en eta 1981-82 denboraldi arrakastatsu hura gogoratuko dute. Asteazkenean ETB-2k ere eskainiko du dokumentala La Liga de Atotxa izenpean.
Erreportajean garai hartako zortzi jokalarik parte hartuko dute: Jesus Mari Satrustegui, Jesus Mari Zamora, Alberto Gorriz, Roberto Lopez Ufarte, Periko Alonso, Juanan Larrañaga, Peio Uralde eta Agustin Gajate. Bakoitzak, garai hartan bizi izan zuena eta beraientzat liga bigarren aldiz irabazteak suposatu zuena kontatuko dute. Gainera, 1981-82 ligako garaipenaren berri eman zuten bi kazetarik ere hitz egingo dute. Tito Irazustak eta Gorka Reizabalek garai hartako ospakizunen eta anekdoten gainean solastuko dute.
Atotxako Liga astearte honetan emitituko da 23:10etik aurrera ETB-1en eta asteazkenean 23:35etik aurrera ETB-2n.