albistea
ETB-1en
Gernikako bonbardaketari buruz, igandeko 'Harian' saioan
A.A.
EITB
Iban Bengoetxea lekukoekin, historialariekin eta adituekin egongo da.
-
Iban Bengoetxea. Argazkia: EITB.
Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga dela-eta, 'Harian' saioak bat egingo du EITBko programa guztiekin efemeride hau gogoratzeko. Iban Bengoetxeak lekukoekin, historialariekin eta adituekin hitz egingo du ezbeharraz, Gernikako hiribilduak erasoa nola bizi izan zuen jakiteko.
Irudiak oso garrantzitsuak dira egun hartan bizi zena ulertu ahal izateko eta, askotan ikusi arren, oraindik ere ikaragarriak dira.
Igandean, gaueko bederatzietan, 'Harian' ETB-1en.