Itxi

albistea

Larunbat honetan

Baladen gaua, 'Kantuan' saioan

A.E.

EITB

Julian Iantzik aurkezten duen saioan Asier Hormaza izango dute gonbidatu eta Lauroba taldearen emanaldia izango dute.

  • Julian Iantzi, 'Kantuan'. EITB

    Julian Iantzi, 'Kantuan'. EITB

Larunbateko gala baladen gaua izango da 'Kantuan' saioan. Mota guztietako baladak interpretatuko dituzte oraingo honetan: klasikoak, euskaldunak, binakakoak, erromantikoagoak, rockeroak... Bestetik, Lauroba izango da gonbidatu duten musika taldea, eta bere azken diskoa aurkeztera etorriko dira: Iglu bat basamortuan. Donostiako boskoteak beraien kanta berriak kantatuko ditu. Eta azkenik, gonbidatu berezia, Asier Hormaza aktore ezagunak, balada bat ere abestuko du Idoia Uralderekin batera.

Honakoak izago dira entzungai egongo diren baladak: 'Still loving you' (Scorpions), 'I will always love you' (Whitney Houston), 'Someone like you' (Adele), 'Haizea' (Ken 7), 'Let it be', 'All you need is love', 'Help' eta 'All my loving' (Beatles), 'Un beso y una flor', 'America' eta 'Libre' (Nino Bravo) eta 'Something stupid' (Robbie Williams).

Abeslarien artean debut bat izango da: 21 urteko Xabier Zurbano gasteiztarra. Eta besteak, berriz, Sara Azurza, Dounia Zolati, Eider Roza eta Laura Latienda. Horrez gainera, Irene Saceda Eibartik etorritako 13 urteko neskatoak 'Vivo per lei' kantatuko du.

'Kantuan' 21:45ean izango da ikusgai ETB-1en larunbatean.