albistea
ETB-1en
Rantxeren gaua, 'Kantuan' saioan, larunbatean
A.A.
EITB
Gazteako 'dida' saioko kideak eta Imuntzo eta Beloki musika taldea izango dituzte gonbidatu.
-
Julian Iantzi 'Kantuan'. EITB
Rantxerekin gozatzeko aukera izango dugu larunbat honetako 'Kantuan' saioan, bertako abeslari-taldearen eskutik: Iñigo Perurena, Leire Tejada, Estitxu Pinatxo, Juanpa Agirre, Zuriñe Hidalgo eta Olatz Korta.
Rantxera ezagun eta klasikoenen bertsioak egingo dituzte: 'El Rey', 'Fue tan poco tu cariño', 'Allá en el rancho grande', 'Juan Charrasqueado', 'Volver', 'Mexico lindo y querido' eta Rocio Durcalen 'Los tigres de Norte', esaterako. Horrez gain, euskarazko kantak entzuteko parada ere izango da: Joselu Anaien arrakastak, Imuntzo eta Beloki, eta abar.
Solasaldirako gonbidatu bereziak izango dituzte: Gaztea irratiko 'dida'ko kideak, Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon. Aktuazioak komentatzeaz gain, taula gainean kantuan ikusiko ditugu hauek ere.
Imuntzo eta Beloki musika-talde gonbidatuak beraien arrakastak eskainiko ditu: 'Pena dut' eta 'Lehia ez da nahia'.
'Kantuan' saioa 21:45ean emango da, larunbatean, ETB-1en.