Itxi

albistea

EITB Kultura

Benito Lertxundi eta Leioako Umore Azoka, 'EITB Kultura' saioan

A.E.

EITB

Halaber, Apetit Galleryko erakusketa eta On D'rocks taldearen musikari erreparatuko diote.

  • Benito Lertxundi, EITB.

    Benito Lertxundi, EITB.

Aste honetan, Benito Lertxundi elkarrizketatuko dute 'EITB Kultura' saioan. Orioko musikariak Oroimenaren oraina disko berria kaleratu du.

Guztia prest dago Leioako Umore Azoka hasteko. Mundu guztiko 45 anterki taldek erakutsiko dituzte euren ikuskizun berrienak. Krego y Martín Danza taldearen Asi y Restar ikuskizuna eta Matrioska bilbotarren Motel Matrioska lanei buruz arituko dira ETBko saioan.

Erakusketen agenderako, berriz, Ana de Diosen 'Microclimas' Apetit Gallery-ko erakusketa bisitatuko dute. On D'rocks-en musikari ere egingo diote tartea: Looking for Gran Torino, diskoa azalduko dute.

'EITB Kultura' astelehenean, gauerdian, izango da ikusgai.

 

Aste honetan, Benito Lertxundi elkarrizketatuko dute 'EITB Kultura' saioan. Orioko musikariak Oroimenaren oraina disko berria kaleratu du.Guztia prest dago Leioako Umore Azoka hasteko. Mundu guztiko 45 anterki taldek erakutsiko dituzte euren ikuskizun berrienak. Krego y Martín Danza taldearen Asi y Restar ikuskizuna eta Matrioska bilbotarren Motel Matrioska lanei buruz arituko dira ETBko saioan.Erakusketen agenderako, berriz, Ana de Diosen 'Microclimas' Apetit Gallery-ko erakusketa bisitatuko dute. On D'rocks-en musikari ere egingo diote tartea: Looking for Gran Torino, diskoa azalduko dute.'EITB Kultura' astelehenean, gauerdian, izango da ikusgai.