albistea
Asteartean
Gurasoen banaketak seme-alabengan duen eragina aztergai, 'Forum'en
A.H.
EITB
Priscila Comino psikologoaren eskutik jorratuko du gaia Begoña Zubietak.
-
Begoña Zubieta, EITB.
Astearte honetan, Priscila Comino psikologoa 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da argitaratu berri duen doktore-tesia hizpide hartuta. Ikerketaren ezaugarri eta ondorioez mintzatuko da Begoña Zubietarekin 10:15etik aurrera.
Priscilak ikerketa sakona egin du gurasoen banaketak seme-alabengan izan ditzakeen eraginen inguruan, eta, 4 eta 18 urte bitarteko 416 kasuen datuak jaso ditu. Ikerketaren ondorioen artean, psikologoak argi ikusi du gurasoen arteko gatazka edota komunikazio faltak eragin handiagoa duela umeengan, banaketak berak baino.