albistea
22:15ean
Joxe Mari Olasagasti aizkolaria, osteguneko 'Bisitaria'n
A.H.
EITB
Bere azkeneko desafioaren prestaketa lanetan jardungo da Xabier Euzkitzerekin.
-
Joxe Mari Olasagasti eta Xabier Euzkitze, 'Bisitaria'. EITB
Ostegunean, Joxe Mari Olasagasti aizkolariak Xabier Euzkitze hartuko du bere Igeldoko etxean. 'Bisitaria'k herri kiroletako figura puntakoenetariko honen prestaketa lanetan lagunduko du, aizkolariaren azkeneko desafioaren aurretik.
2005ean Munduko Txapelketa irabazi zuen Olasagastik, eta urteak pasa diren arren, gaur egun sasoi betean dabil. 'Bisitaria' sasoi horretan mantentzeko formula magikoaren bila abiatuko da eta horretarako, pare-parean biziko dira Euzkitze eta Olasagasti hainbat orduz. Elkarrekin, itsasorako sartu irtena egingo dute aizkolariaren Spa pribatuan, baserriko lanak burutuko dituzte, kirol entrenamendu berezian jardungo dira eta sagardotegiko eguneroko bizitza partekatuko dute.
'Bisitaria' ostegun honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.