albistea
Ostiralean
Adrien Broner, Ameriketako izar berria, 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Boxeolari gazteak Eloy Perez izango du aurrez aurre.
-
'Boxeo Izarrak', Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB
Hiru borrokaldi eskainiko ditu aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak. Lehenengoa, superluma pisuko Munduko txapelketa izango da. Bertan, Adrian Broner izar gaztea ezagutuko dugu. 22 urteko mutil honek orain arteko neurketa guztiak irabazi ditu, eta, norgehiagoka honetan, galdu gabe dagoen Eloy Perez izango du aurrez aurre.
Bigarrena, pisu superarineko borrokaldia izango da. Anthony Petersonek 30 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du. Bere asmoa, lehenbailehen Munduko txapelketa jokatzea da, baina horretarako garaipena lortu beharra dauka. Kasu honetan, Daniel Attahren aurka borrokatuko da.
Azkenik, beste boxeolari gazte bat ezagutuko dute: Jaime Kavanagh. 21 urte ditu, jatorriz irlandarra da eta Los Angelesen bizi da. Zortzi borrokaldi egin ditu eta denak irabazi.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:55etik aurrera ETBK Sat-en eta 00:00etan ETB-1en.