albistea
21:30ean
Maritxalar eta Kortaren 'bikiak', igandeko 'Finlandia'n
A.H.
EITB
Hirugarren gonbidatuak, benetako Julian Iantzik, beraiekin duelo ugari egingo ditu.
-
'Finlandia', Joseina Etxeberria eta Edurne Garmendia. EITB
Aste honetako 'Finlandia' saioan Julian Iantzi izango dute gonbidatu, benetakoa. Lesakarrak, ondo baino hobeto ezagutzen dituen bi lagun izango ditu aurrez aurre, fikziozkoak, ordea: Manu Maritxalar eta Jose Luis Korta. 'El Conquistador del Fin del Mundo'n elkarrekin bizitako hainbat pasarte irudikatuko dituzte.
Beste hainbat pertsonairen abentura berriak ere ekarriko ditu igande honetako saioak, ikus-entzuleen gozamenerako: Mikel Olazabal eta Xabier Azkargorta, Tzanpionza tartearekin; Ainhoa Goikoetxea eta Joxemari Iriondo, katakunbetatik konexioak eginez, eta Axkolayak, ile-apaindegia zabaltzeko asmoz.
Gainera, 'Dida' Gaztea irratiko lehiaketarekin jarraituko dute, aste honetako esketx irabazlea eta netbook-a etxean jasoko duen parte-hartzailearen izena emanez. Eta Axi Muniain surfistak skate birra delako zorakeria zer den erakutsiko du.
'Finlandia' igandean emitituko da 21:30etik aurrera ETB-1en.