albistea
Aste honetan
Triz3ps taldearen musika proposamen berria, 'EITB Kultura'n
A.H.
EITB
Saioak, gainera, Javier Corcovadaren azkeneko diskoaren berri emango du.
-
'EITB Kultura'.
Aste honetan, 'EITB Kultura'k Triz3ps taldearen musika proposamen berria ezagutuko du. Javi P3z, Alberto Bosch eta Oriol Flores taldekideek, gitarra, baxua eta bateriaren doinuak oinarri hartuta, eta soul estiloari jarriki, hamar abesti berri aurkeztuko dituzte taldearen izen bera izango duen disko honetan.
Javier Corcovada musikariak ere bere lekutxoa izango du aste honetako 'EITB Kultura' saioan, eta Luna que se quiebra sobre la tiniebla de mi soledad lan berria aurkeztuko du. Bertsiooez osatutako diskoa da; besteak beste, Manuel Alejandro, Frank Sinatra, Serge Gainsborug eta Caetano Veloso artisten abestien gaineko bertsioak egin ditu Madrilgo abeslariak.
Horrez gain, antzerkiaren munduan etenaldia egiteko denbora ere izango du 'EITB Kultura'k eta Suspiros en el Vertedero konpainiaren EM Teje antzezlana ezagutuko du. ACT jaialdiaren barruan aurkeztuko dute eta esklerosi anitza hartzen dute lanaren oinarritzat.
Amaitzeko, Bilboko Rekalde Aretoan izango da 'EITB Kultura' eta Vari Caramés argazkilariarekin batera 'Ritmo Mareiro' erakusketa bisitatuko dute.
'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 00:10etik aurrera ETB-1en, asteartean 02:35ean ETB-2n eta ostegunean 22:30etik aurrera ETB-3n.