albistea
Audientzia oharra
El Conquistadorren atzoko atala, aurtengo edizioko ikusiena
A.E.
EITB
494.000 lagunek egin zuten bat realityaren azken atalarekin. Beste behin, lider izan zen Euskadin.
-
'El Conquistador' saioko irudia. Argazkia: EITB
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak %25,5eko audientzia zatia, eta, bataz beste, 265.000 ikus-entzule izan zituen atzo EAEn eta eragin esparruan. Aurtengo edizioko saiorik ikusiena izan da ekainaren 3an jokatuko den finalaren atarikoa.
494.000 ikus-entzulek egin zuten bat atalarekin uneren batean. Beste behin, lider izan zen Euskadin Julian Iantzik aurkeztutako saioa.
Giroak, saskibaloiak eta pilotak, emaitza ona
Txirrindularitzak, saskibaloiak eta pilotak jarraitzaile asko izan zituen ETB-1en. Hasteko, eguerdian jokatu zen Gescrap Bizkaia-Caja Laboral derbiak %15,7ko audientzia eta 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
Pilota emanaldia, bestalde, euskaldunen artean audientzian lider izan zen: %17ko audientzia zatia izan zuen. Halaber, Titin III-Pascual eta Martiinez de Irujo-Merinoren arteko partida 175.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean.
Alpeetako bigarren Giroko etaparen emozioak audientzia erakarri zuen: %8,6ko audientzia zatia izan zuen eta 313.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
La Intérprete, líder bazkalostean
ETB-2n emandako La Interprete filma saiorik ikusiena izan zen larunbatean: %13,5 audientzia eskuratu zuen eta 361.000 jarraitzaile izan zituen.