telebista
Dantza emanaldia
Portugaleteko 47. Nazioarteko Folklore Jaialdiari leihoa zabalduko dio EITBk
EITB Media
Santiago egunez, Carlos VII.a etorbidean egin ohi den 'Munduko dantzak' ikuskizuna emango dugu 22:30ean.
Urtero bezala, EITBk tarte berezia eskainiko dio Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak antolatutako Nazioarteko Folklore Jaialdiari. Uztailaren 18tik 25era ospatuko den 47. edizioaren bi emankizun izango ditugu datozen egunetan ETB1en eta eitb.eus-en.
Alde batetik, larunbatean, 23:15etik aurrera, uztailaren 18an egindako irekiera ekitaldia eskaini zen. Bestetik, gaur gauean, 22:30etik aurrera, Munduko dantzak ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu Carlos VII.a etorbidetik.
Imanol Artolak gidatuko ditu bi emanaldiak, Alfre Elgezabal lagun duela.
Aurten, Ginea Bissau, Estatu Batuak, Sri Lanka, Georgia, Bolivia eta Zamoratik etorritako taldeek hartuko dute parte Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian, Sestaoko Eusko Lorak eta bertako Elai Alairekin batera.