Itxi

telebista

22:15ean

Influencerren errezeta begetarianoak, gaur gauean "Tupper Club" saioan

EITB Media

Julen Hernandez (Hola Julen), Ruben Mendoza (Rubenji) eta Patrizia Vitelli influencerrak lehiatuko dira.

  • Javi Sierra aurkezlea

    Javi Sierra aurkezlea

Gaurko "Tupper Club" saioan, Javi Sierrak aurkeztua, errezeta guztiak begetarianoak izango dira, hau da, ez dute haragirik edo arrainik izango. Horrek ez du esan nahi gonbidatuek ez gaituztenik alternatiba begetalekin harrituko. 

Partehartzaileak hiru influencer gazte izango dira, sukaldean sare sozialetan adina gaitasun dituztela erakusten saiatuko direnak. Ruben Mendoza (Rubenji) tiktokerrak txanpiñoiz betetako kaneloiak kozinatuko ditu, Patrizia Vitelli gastronomia eduki-sortzaileak alberjiniak parmesana erara prestatuko ditu eta Julen Hernandezek (Hola Julen) haragi faltsuzko gisatu batekin harrituko gaitu. 

Ez galdu influentzer hauen arteko lehia "Tupper Club" saioan, gaur 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista