albistea
Maiatzaren 28an
Inesek Aliciari aitortuko dio Malen alaba duela
EITB
Gainera, Abelek uste du arinegi jokatu zuela German poliziaren aurrean salatzerakoan. Ibi Arraldera itzuliko da eta Nekanek Ikerneri eta haren senideei esango die Henry Australiara joan dela.
-
Goenkale. Argazkia: EITB
Ernestoren baieztapenaren ostean, Inesek Aliciari aitortuko dio Malen alaba duela eta poliziari gezurra esan ziola Germani laguntzeagatik.
Ibi Arraldera itzuliko da. Jokin utzi du, izan ere, bera erabiltzen ari zela ohartu da. Karlosek besoak zabalik hartu du baina Xanet minduta dago eta jarrera hotza izango du Ibirekiko.
Nekanek Ikerneri eta haren senideei esango die Henry Australiara joan dela. Hegaldian bakarrik zegoen, beraz, inork ez daki Sara non dagoen.
Lukasek eta Malenek ezkontza-planarekin aurrera jarraituko dute. Bestalde, Manex gero eta okerrago dago eta Oilarrarekin egingo du topo, haren kartzelako gela-kidearen hiltzailea, alegia.