Itxi

albistea

Deporte

Giroko ostiraleko goi mendiko etapa, zuzenean, ETBn

A.H.

EITB

Hemeretzigarren etaparekin bat egingo dute ETBko kamerek 13:35etik, lehenengo ETBK Sat-en eta ondoren ETB-1en.

  • Joaquím Rodríguez helmugan. EFE

    Joaquím Rodríguez helmugan. EFE

Ostiral honetan Italiako Giroko 19. etaparekin bat egingo dute zuzenean Euskal Telebistako kamerek 13:35etik aurrera. Goi mendiko etaparik garrantzitsuenetarikoa da ostiralekoa, Treviso eta Alpe di Pampeago herrien arteko 197 kilometroko ibilbidea. ETBK Sat kateak 13:35etik aurrera bat egingo du etaparekin eta 15:00etan emanaldia ETB-1era pasako da. Xabier Usabiagak eta Fermin Aramendik egingo dute etaparen gaineko kontakizuna.

'Boxeo Izarrak', ETB-1en

'Boxeo Izarrak' saioak eskainiko duen borrokaldi nagusia Felix Sturm eta Sebastián Zbiken arteko izango da. Biak alemaniarrak dira eta pisu ertaineko munduko txapela jokatuko dute. Sturm 15 aldiz izan da gerriko horren jabe eta Zbik beste lau aldiz. Bigarren norgehiagoka, Robert Woge eta Roberto Cocco-ren artekoa izango da, eta ondoren, Frankie Gavin eta Kevin McIntyre ikusiko ditugu aurrez aurre.