Itxi

telebista

21:50ean

Gari abeslariaren kontzertua, gaur gauean "Lau Teilatu" saioan

EITB Media

Gasteizko Goiuri jauregiaren kanpoaldean eskainitako errezitalaz gozatu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en.

0:30
Gari

"Lau Teilatu" saioak Arabako hiriburua musikaz josiko du gaur. Ilaski Serranok aurkeztuta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiekin bat eginez, Gari abeslariak Villa Suso edo Goiuri jauregiaren kanpoaldean eskainitako errezitala gozatu ahal izango dugu. Bertan, Maldabera azken diskoko kantak joko ditu, eta lan horri buruz mintzatuko da Ilaskirekin. 

Ez galdu "Lau Teilatu" saioa, 21:50ean ETB1en eta eitb.eus-en.