Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Pala eta pilota zuzenean, gaur ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Zuzenean ikusgai izango dira Debatik Pala Tour 2022 txapelketako finala (17:30) eta Nafarroako Los Arcos herritik Caixabank Masters pilota txapelketa (22:00).

  • Pilota

    Pilota

Pala eta pilota emanaldiek osatuko dute ETBko gaurko kirol eskaintza. Arratsaldean, 17:30ean, Debatik zuzenean eskainiko da Pala Tour 2022 txapelketa. Hasteko, Nagore Martin-Zulaika eta Leire Gladis-Huizi bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai, eta ondoren, Deba Finala jokatuko dute Necol-Alkorta eta Maldonado-Perez bikoteek. Iñigo Aiestaranen eta Mikel Aierberen eskutik jasoko dugu partiden kontakizuna.

Gauean, 22:00etatik aurrera, Nafarroako Los Arcos herrian jokatuko den pilota jaialdia izango da ikusgai. Jaka-Zabaleta eta Irribarria-Albisu bikoteek jokatuko dute Caixabank Masters txapelketa eta, aurretik, Victor-Salaverri II eta Egiguren V- Aranguren bikoteen artekoa izango da atariko partida. Xabier Euzkitzek eta Abel Barriolak egingo dute emanaldiaren zuzeneko kontakizuna.