Itxi

telebista

22:30ean

"Esta Es Una Noche de Rock & Roll" saioko musika taldeak bere lehen erronkari aurre egingo dio gaur gauean

EITB Media

Musika taldeko bost kideek lehen aldiz joko dute elkarrekin, eta Tahúres Zurdos taldeko "Una noche de amor" abestia ikasiko dute. Horretarako, Aurora Beltran konpositorearen bisita jasoko dute, eta Leire Martinez, Afrika Bibang eta Dann Hoyos izango dituzte laguntzaile, "coach" gisa.

  • Bigarren atalaren irudia.

    Bigarren atalaren irudia.

Bilboko Bilbo Rock aretoan antolatuko casting handian, "Esta Es Una Noche de Rock & Roll" saioko musika taldea osatuko duten kideak aukeratu zituzten: Josean Torrontegi (69 urteko bateria eta ahotsa), Jose Larracoechea (75 urteko tronpeta-jolea), Edy Robles (79 urteko gitarra-jolea), Ana Villar (56 urteko ahotsa eta gitarra) eta Bernardo Jareño (66 urteko baxua). Gaur gauean lehen aldiz elkartuko dira.

Fruizen kokatuta dagoen baserri-estudioan, denak aldi berean jotzen ikasi beharko dute, eta lehen erronkari aurre egin: Tahúres Zurdos taldearen "Una noche de amor" abestia ikasi, jendaurrean eskaintzeko. Iruñeko Zabalguneko Merkatuan joko dute bertako bisitari eta dendarien aurrean.

Abestia prestatzeko, Leire Martinez, Afrika Bibang eta Dann Hoyos coachen laguntza jasoko dute. Baina ez hori bakarrik, Aurora Beltran beraren, abestiaren konpositorearen, bisita ere izango dute, abestiaren nondik norako guztiak ikasteko.

Horrez gain, Chill Mafia taldeko bi kide ezagutuko dituzte: Ben Yartek eta Kilikifrexkok gaur egungo musika estiloak gerturatuko dizkiete, eta, besteak beste, autotune zer den erakutsiko diete.

"Esta Es Una Noche de Rock & Roll" saioa gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.