Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Hitzetik Hortzera", "Oholtzan", "Cine éxito" eta gehiago, larunbatean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

"Arte[faktua]", "Teknopolis", "Hitzetik Hortzera" eta "Oholtzan: Kantu bat gara" ETB1en; bestalde, "Cine éxito: Vuelta a casa de mi hija" ETB2n.

1:27
Jon Plazaola aktorea

"Arte[faktua]" – 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Jon Benitorekin izango da aste honetan Ilaski Serrano. Lagun minak (Farmazia Beltza) liburuaz mintzatuko dira Zarauzko Lizardi institutuan, idazlearena izandako ikastetxean.

"Teknopolis" – 13:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Irunen lur-azpian altxor handi bat dago: Oiasso hiri erromatarra. Orain arte aurkitu dituzten arrastoen atzetik ibiliko dira "Teknopolis" saoan Juan Jose Jiménez Silva Oiasso museoko zuzendariarekin eta Zohartze Galan Zumeta Arkeolaneko arkeologoarekin. 

 

"Hitzetik Hortzera"– 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Irabazi eta galtzearen artean dagoen bideaz ariko dira aste honetako saioan. Jon Plazaola aktore eta umorista elkarrizketatuko dute Irabazi bere antzerki lana aitzakia hartuta. Horrez gain, Andoainen egindako Bertso Derbia eta Tolosaldeko Atariak urtero antolatzen duen saioko bertsoaldiak emango dituzte.

 

"Oholtzan: Kantu bat gara" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Abenduan Donostiako Kursaalean grabatutako Jon Maiaren Kantu bat gara ikuskizuna emitituko da. Hainbat gonbidatu bereziren laguntzaz, Jonek euskal kulturaren, historiaren eta identitatearen ikuspegi partikular bat zabaltzen du bere kantutegiaren bidez, hitzaren emozioa kantu bihurtuz eta publikoren konplizitatea bilatuz.

 

"Cine éxito: Vuelta a casa de mi hija" – 22:20ean ETB2en eta eitb.eus-en

Eric Lavainek zuzendutako film frantziarra izango da ikusgai. Vuelta a casa de mi madre pelikularen jarraipen honetan, Jacqueline ama izango da egun batzuk bere alabaren eta suhiaren etxera bizitzera joango dena. Biak bikote-terapia betean daude, etxean egindako lan batzuen ondorioz. Baina egun horiek hilabete bihurtuko dira.