Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Irabazi Arte", "ETB Kantxa", "García y García" eta gehiago, ostiralean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, Castillo Suarez idazlea "Biba Zuek!" saioan 'Alaska' liburuaz hitz egiten ere eguneko edukien artean izango da, besteak beste.

0:58
Arene, Larra eta Eunate

 "Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Castillo Suarezek Alaska poema liburua atera du, eta azken lan horren inguruan hitz egitera joango da saiora. Gainera, altsasuarra euskaltzain oso izendatu zuten 2022ko irailaren 30ean.

Programako lehen orduan, Pausoka elkartea gonbidatuko dute. Behar bereziak dituzten haurren gurasoek osatzen duten elkartea da. Gainera, Bizipoza egitasmoaren barnean ere badago Pausoka eta gaur beraien bideoklipa ezagutuko dute.

 

"Irabazi Arte" – 21:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

 Ligako ekipo txapeldunaren aurka jokatuko du Printzesak taldeak, Olazarraren aurka. Golik sartu ezean, Arene Olazarrera joango da Larrarekin batera. Bestalde, Leireren eta Jonen artean zerbait ote dagoen susmoa du Arenek.

El equipo Printzesak jugará contra los campeones de la Liga, Olazarra. Si no meten ningún gol, Arene se irá al Olazarra con Larra. Por otro lado, Arene sospecha que pueda haber algo entre Leire y Jon.

 

"ETB Kantxa" – 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Binakako playoff-etako partida emitituko da "ETB Kantxa" saioan: Laso-Imaz / P.Etxeberria-Rezusta norgehiagokan arituko dira Zornotzako pilotalekuan. Ondoren, Alberdi-Salaverri II / Zubizarreta III / Uriondo partida izango dugu ikusgai.

   

"García y García" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Ana Murugarren nafarrak zuzendutako Garcia eta Garcia filma estreinatuko da.

Hispavia, fundamentu gutxiko low cost airelinea, egoera larrian dago. Haien zenbakiek ez dute bat egiten eta hegazkinek ez dute hegan egiten. Konpainia salbatzeko saiakera batean, aldi berean airelineen aholkulari ospetsu bat eta langabezian dagoen mekaniko aditu bat kontratatzea erabaki dute. Biek Javier Garcia dute izena. Kasualitatearen eta enpresaren antolakuntza ezaren ondorioz, paperak aldatuko dituzte: mekanikoak luxuzko hoteletan ostatu hartzen duen bitartean, exekutiboak barrakoi batean amaituko du. Harrituta eta zer gertatzen ari den jakin gabe, biak bestearen zereginei aurre egiten saiatzen dira, biak elkartu eta akatsaz jabetu arte.