Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Ta Bihar Zer?", "La Noche de..." eta gehiago, gaur, asteartea, ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, Eneko Saralegi, Euskal Duatloiko txapelduna, izango da "Biba Zuek!" saioko gonbidatu nagusia, besteak beste.

0:20
Itzea Urkizu eta Ainhoa Etxebarria

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Eneko Saralegi izango da saioko gonbidatu nagusia. Igandean Euskal Duatloiaren bigarren edizioa jokatu zen Azpeitian eta bertan, sei kirolarik hiru erronka gainditu behar izan zituzten. Erakustaldi bikaina eskaini ondoren, Enekok jantzi zuen txapela.

Lehenengo orduan, Korapiloak atalean, alkoholismoari buruz arituko dira. Horretarako, Marijo Lopez izango dute gonbidatu.

"Ta Bihar Zer?" – 22:30ean ETB1 eta eitb.eus-en

Martxoaren 8aren bezperan, Leire Palaciosek gidatutako "Ta Bihar Zer?" saioaren atal berezia emitituko da, hainbat emakumeren elkarlanari esker egindakoa. Lau emakumez osatutako mahai eta solasaldia izango du ardatz saioak: Ziortza Karrantza, psikologo eta sexologoa; Olarizu Frías, tabernaria; Itzea Urkizu, kazetaria; eta Andikona Ariztondo, baserritarra eta adineko pertsonen zaintzailea.

Leo Bueriberi kolaboratzaileak eginiko kale-inkestak, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolaren bakarrizketa eta esketxek, Irantzu Varelaren publizitate piezak eta Miren Narbaiza NICEren musikak osatuko dute programa.

 

"La Noche De… El escándalo" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, El Escándalo filma eskainiko du Felix Linaresek gidatutako saioak. Benetako gertakarietan oinarrituta dago, Estatu Batuetako Fox News telebista-kate polemikoari eragin zion sexu jazarpen kasuan, hain zuzen. Bertako langile askok, kazetari ospetsuenek tartean, salatu zuten telebista kateko buruaren sexu-erasoak jasan zituztela. Gertaera horrek ekarri zuen "Me Too" mugimenduaren sorrera. Filmak Charlize Theron, Nicole Kidman eta Margot Robbie ditu protagonista.

Beste hiru atal hauekin gozatu ahal izango dugu gaurko saioan: 6 preguntas para Ana de Armas, aktorearen ibilbide profesionalari buruzko hainbat galdera erantzuteko; Tu plato favorito, Oscar sarietarako izendatuta dauden filmetako batzuk aztertzeko; eta Sharon Stonen crónica de sucesos atalez.