Itxi

telebista

EDUKI NABARMENAK

"Biba Zuek!", "Irabazi Arte" eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Gartxot Unsain musikari donostiarra izango dute gonbidatu ostiral honetako "Biba Zuek!" saioan. Gauean, berriz, "Irabazi Arte" gaztetxoentzako telesailaren atal berri bat izango da ikusgai; eta, ondoren, pilota partidak "ETB Kantxa" saioan.

0:55
Larra eta Leire

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Gartxot Unsain musikari donostiarra izango dute gonbidatu gaur arratsaldean. Ghau proiektuaren atzean dago donostiarra, 2018an martxan jarri zuen proiektua. Iaz kaleratu zituen 5 abesti eta orain beste lau publikatuko ditu. Martxoaren 17an,  Dabadaban kontzertua eskainiko du Gartxotek Odei Barrosorekin batera.

Lehen orduan, Juneren Hegoak elkarteko hiru boluntario izango dituzte. Elkarte honen helburua, ahultasun egoeran dauden eta haur gaixoak dituzten Gipuzkoako familiei laguntza sare bat eskaintzea da.

"Irabazi Arte" – 21:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Aste honetako atalean Olazarrari irabaztea izango da Areneren helburua. Bestalde, Norak norbait gustuko duela aitortuko du, eta Amets gezurretan harrapatuko du aitak. Azkenik, sorgindutako etxe batean sartuko dira Lili eta Malen.

"ETB Kantxa" – 22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Binakako Promozio Txapelketako bi finalerdi izango dira ikusgai. Alde batetik Salaberria-O.Etxebarria / Zabala-Gaskue arituko dira norgehiagokan eta, bestetik, Bakaikoa-Morgaetxebarria / Larrazabal–Eskiroz.