albistea
Ikuskizuna
'Kupela Gailurretan' erromeria igandean ETB-1en
A.E.
EITB
Kupelak; Lizaso eta Zubeldia bertsolariek; Iñigo Perurena txiste kontalariak eta Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazlek parte hartuko dute.
-
Julian Iantzik eta Maider Segurola. EITB
Kupela taldearen erromeria igande honetan, uztailak 8, emango du ETB-1 kateak, 22:00etan. Julian Iantzik eta Maider Segurolak aurkeztu zuten Lazkaon grabatutako ikuskizuna.
Kupelarekin batera Aitor Furundarena soinu-jotzailea arituko da. Kupela taldeak Kupela Gailurretan diskoko abesti berriak eta betiko doinuak eskaini zituen. Dantzak ere izango du tartea saioan: iazko Euskal Herriko Dantza Txapelketako irabazleak, Jon Ibarguren eta Idoia Besada osatutako bikoteak parte hartuko dute. Horrez gain, Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsotan arituko dira eta Iñigo Perurena txiste kontari.
'Kupela Gailurretan' ikuskizuna 22:00etan izango da ikusgai