Itxi

albistea

22:15ean

'24 Ordu Sanferminetan' saio berezia, gaur gauean, ETB-1en

A.H.

EITB

Itziar Alduntzinek Iruñeko jaiak bertatik bertara biziko ditu 24 orduz.

  • Itziar Alduntzin eta Iñaki Perurena. EITB

    Itziar Alduntzin eta Iñaki Perurena. EITB

Itziar Alduntzinek Iruñeko sanferminak barru-barrutik biziko ditu 24 orduz, ETB-1ek asteartean eskainiko duen saio berezian. Baina, jaietan murgiltzeko, laguntza behar izango du: Mikel Idoate pilotaria, Iñaki Perurena harrijasotzailea, Joana Lasheras Iruñeko kazetaria eta 'El Conquistador del fin del Mundo'ko partaideak izango ditu gidari. Beraien eskutik, sanferminetako ohitura ezagunenak ikusteaz gain, alderdi ezezagunenak ere biziko ditu Itziar Alduntzinek bertatik bertara.

'24 Ordu Sanferminetan' astearte honetan emitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.