albistea
'Oihaneder Bere Saltsan'
Oihanederrek Haragi eta tomate lasagna bexamelarekin prestatuko du
A.H.
EITB
Horrez gain, Limoi eta jogurt izozkia nola egiten duen erakutsiko digu gaur arratsaldean.
-
Aizpea Oihaneder. EITB
Gaur arratsaldean, Aizpea Oihanederrek bi errezeta berri prestatuko ditu bere eguneroko 'Oihaneder Bere Saltsan' saioan. Hasteko: haragi eta tomate lasagna bexamelarekin. Horretarako, haragi txikitua (500 g), tipula bat, bi berakatz ale, oliba olioa (100 g), tomate saltsa (300 g) eta gatza eta piperrautsa beharko ditu. Bexamela egiteko ordea, gurina (100 g), irina (70 g), esne litro bat, intxaur muskatua eta gazta birrindua (100 g).
Amaitzeko, limoi eta jogurt izozkiak egingo ditu oso modu errazean. Erabiliko dituen osagaiak, jogurt naturala (500 g), azukrea (150g), limoi pare baten azala eta zukua, esnegain harritua (100 g) eta txokolate urtua (200 g).
'Oihaneder Bere Saltsan' gaur emitituko da 13:30etik aurrera ETB-1en eta gaueko 21:00etan errepikatuko da.