albistea
Ikuskizuna
'Mexikotik Kantari', igande honetan, ETB-1en
A.E.
EITB
Elegancia Mexicana mariatxia, dantzari mexikarrak eta Imuntzo eta Beloki, besteak beste, bi zati izango dituen jaialdi honetan.
-
Julian Iantzi. Argazkia: EITB
Igande honetan 'Mexikotik Kantari' ikuskizuna eskainiko du ETB-1ek 21:45ean. Saio bete-betea izango da Julian Iantzik eta Maider Segurolak aurkeztuta. Elegancia Mexicana taldearen saioa izango du ardatz Lazkaon grabatutako emanaldiak. Horrez gainera, lurralde horretako dantzak ere ikusteko parada izango da.
Halaber, saioak euskal partaidetza izango du: Imuntzo eta Beloki trikitilariak, Juanpa Agirre eta Estitxu Pinatxo kantari ezagunak, eta Dantzaki dantza taldea.
'Mexikotik Kantari'ren lehen zatia igandean izango da ikusgai, 21:45ean.
Alagoneko errekortari txapelketa
'Mexikotik Kantari'ren aurretik, Zaragozako Alagon herrian izan zen errekortari txapelketaren unerik onenak biltzen dituen saioa eskainiko du ETB-1ek 21:00etan. Miguel Zendoia eta Imanol Artola arituko dira berriemaile.