albistea
Kirol eskaintza
Estropadak, pilota, txirrindularitza eta futbola, igandean, ETB-1en
A.A.
EITB
ETBK Sat-ek Euskadiko Sega Txapelketa eskainiko du.
-
Tourreko tropela. EFE
Pasaian jokatuko den estropada zuzenean eskainiko du ETB-1ek igandean, eguerdiko 12etatik aurrera. Emakumezkoen txanda jokatuko da aurrena eta gizonezkoena ondoren. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara izango dira berriemaileak.
14:15ean, egunero bezala, Frantziako Tourraren kontakizuna egingo dute Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak. Lasterketako azken eguna dute txirrindulariek, Parisera iritsiko diren eguna.
17:30ean hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, Xabier Euzkitzek gidatuta. Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditu lagun, Zarauzko pilota jaialdiaren berri emateko. Hiru partida izango dira ikusgai: Aritz Lasa-Zabaleta / Idoate-Pascual, Julen Retegi-Jaunarena eta Ongay-Arruti / Mendizabal III-Ladis Galartza.
22:00etan Poloniarekin bat egingo dute, Athleticek jokatuko duen partida zuzenean emateko. Juanan Legorbururekin batera Angel Garitano Ondarru arituko da esatari lanetan.
Azkenik, ETBK Sat-en herri kirolen tartea zabalduko dute 15:30ean Euskadiko Sega Txapelketa emateko. Koldo Aldalur, Bixente Mitxelena eta Juanan Legorburuk egingo dute kontakizuna.
Frantziako Tourra, estropadak, pilota eta Athleticen partida zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez eitb.com-en.