telebista
Saio berria
"Generación Porno" dokumental sailaren aurrestreinaldia, gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna Zentroan
EITB Media
Nerabeek pornoarekin eta sexuarekin duten harremana filtrorik gabe eta lehen pertsonan erakusten duen saioa da. Goizean egingo da aurkezpena Gasteizko FesTVal jaialdian; eta arratsaldean, berriz, aurrestreinaldia Bilbon. Ekitaldira joateko aurrez izena eman beharra dago.
-
"Generación Porno" saioaren aurrestreinaldia, irailaren 7an, Bilbon
Lekukotasun eta datu argigarrien bitartez, nerabeen eta sexuaren arteko egungo harremana erakusten duen "Generación Porno" dokumental saila irailean estreinatuko da ETB2n. Aurrez, baina, aurkezpena egingo da, ostegun honetan, goizez, Gasteizko FesTVal jaialdian. Ondoren, arratsaldean, aurrestreinaldia izango da Bilboko Azkuna Zentroan, 19:30ean. Bertara joateko, aurrez izena eman beharra dago hemen.
"Generación Porno" TV3ren, ETBren eta Shine Iberiaren arteko koprodukzioa da, urte askotako lanaren ondoren gauzatu dena. Tonu zorrotz baina lasaian, ageriko errealitate kezkagarri baten erretratua izan nahi du: pornoaren industria belaunaldi berrien bizitza sexuala markatzen ari da.
Dokumental sailean, zuzenean solastuko dira nerabe, haien guraso, porno industriako profesional eta sexu-hezkuntzako adituekin. Programaren helburua da, hain zuzen ere, gure nerabeak jasotzen ari diren sexu-heziketari buruz ikuslea irakastea, entretenitzea eta, batez ere, gogoeta eginaraztea. Izan ere, nerabeentzat ez da beharrezkoa pornoa berariaz bilatzea hura aurkitzeko.