Itxi

albistea

ETB-3, ostiralean nagusi

ETB-3k bere historiako daturik onena lortu zuen, %2,1eko kuota

Haurren %16,7ko audientzia zatiarekin, nagusi izan zen txikienen artean.

  • Shin Chan marrazki bizidunak

    Shin Chan marrazki bizidunak

Ostiralean, ETB-3k bere audientzia marka guztiak gainditu zituen eta katearen historiako daturik onena lortu zuen: %2,1eko audientzia zatia. Euskal Telebistako hirugarren kateak umeei zuzendutako programazio eskaintza zabala du euskaraz eta Euskal Herriko umeen artean katerik jarraituena izan zen ostiralean: haurren %16,7ak jarraitu zuen ETB-3.

'Martin Mistery', 'Shin Chan' eta 'Doraemon' marrazki bizidunak izan ziren ikusienak eta arratsaldeko tartea izan zen eguneko unerik jarraituena.