Itxi

albistea

Audientzia nota

ETBk azken hiru urteetako uztailik onena izan du

EITB

% 13,9ko audientzia-kuota izan du ETBk uztailean. ETB-2rena % 10,2koa izan da, 2010eko apiriletik lortutako onena.

  • La sede de EiTB en Bilbao. Foto: EiTB

    La sede de EiTB en Bilbao. Foto: EiTB

ETB Taldeak %13,9ko audientzia-kuotarekin amaitu du uztaila, azken bi urteetako hilabete berean baino bi puntu gehiagorekin. Datu hauek kontutan izanda, Estatuko telebista autonomikoen artean bigarren postua eskuratu du.

Azkeneko hiru urteetan izandako uztailik onena da, eta datuen artean aipagarriena: ETB-2ren audientzia-kuota, %10,2. Iazko uztailean baino hiru puntu gehiago lortu ditu, itzalaldi analogikotik (2010eko apiriletik) daturik onena, hain zuzen ere.

ETB-2ko albistegiak

Euskal Telebistako bigarren katearen igoera honetan zeresan handia izan dute albistegiek. Izan ere, 'Teleberri'ren bi edizioak euren postua finkatuz eta hobetuz ari dira etengabe. Honela, bada, uztailean %16,5eko audientzia-kuota lortu dute, iazko hil berean baino lau puntu gehiago eta ekaineko datuak gaindituz. Egunero, 206.000 ikus-entzulek bat egin dute albistegiekin uztailean.

ETB-2ko beste saio batzuk

Iazko uztaileko datuekin alderatuz, ETB-2ko beste zenbait saiok ere emaitza onak izan dituzte. David de Jorge sukaldariaren 'Robin Food' saioak %10,5eko audientzia-kuota izan du, 2011ko uztailean baino bi puntu gehiago; arratsaldeetako 'Ni Más Ni Menos' magazinak %14, iaz baino sei puntu gehiago; arratsaldeetako western zinearen tarteak %13,7, iaz baino 1,5 puntu gehiago, eta 'Euskadi Directo'k %11,4, iaz baino lau puntu gehiago.

Ordutegi nagusian eman diren saioei dagokionez, Carlos Soberak aurkeztutako 'CienXCien' lehiaketak %10,5eko audientzia-kuota izan du uztailean, eta Africa Baetak gidatutako 'Tu Plato Favorito' saioak, bere aldetik, %10,9ko. 'La Noche de..'k %14,4ko audientzia zatia izan du, eta saioaren barruan eskaini diren filmek %12,3koa. Beste egunetako zine eskaintzaren batez bestekoa %11,3koa izan da eta igandeetako 'Conquistour' saioarena, berriz, %14.

ETB-1eko audientzia datuak

ETB-1 kateak, bere aldetik, joan den hilabeteko datua gainditu du, eta harrera ona izan du ikus-entzule euskaldunen artean bereziki. Kirol emanaldietan pilota eta estropadak nabarmendu dira, besteak beste. Emanaldi berezien artean, berriz, 'Mexikotik Kantari' ikuskizunaren lehen zatiak %8,7ko audientzia-kuota izan zuen euskaldunen artean, 'Kupela Saloon'ek %8,5 eta 'Euskal Herriko Lur Maitea' kontzertuak %9,7. Bestalde, '24 Ordu Sanferminetan' erreportajeak %8,2ko batez bestekoa eskuratu du euskaldunen artean eta 'Kontuz, Atsuak!!!' saioak %7,9.