Itxi

albistea

Lizarrako finalerdia

'Errekortari 2012' txapelketaren bigarren finalerdia, ETB-1en

A.H.

EITB

Hamasei errekortari izango dira nor baino nor eta horietatik, zortzi sailkatuko dira Tafallako final handirako.

  • Errekortariak. Argazkia: EITB.

    Errekortariak. Argazkia: EITB.

Gaur gauean, 21:00ean, Errekortari 2012 txapelketako bigarren finalerdia izango da ikusgai ETB-1en, iragan abuztuaren 7an Lizarran jokatutakoa. Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak kontatuko dituzte ikuskizunaren nondik norakoak.

Lizarran mota honetako errekortari txapelketa bat ospatzen den lehenengo aldia da eta 16 errekortari arituko dira nor baino nor gehiago. Horietatik zortzi finalista aukeratuko dituzte, Tafallan abuztuaren 17an jokatuko den final handirako, eta bertan, Azpeitain sailkatu ziren beste zortzi finalisten aurka lehiatu beharko dira.
Lizarrako finalerdian parte hartuko duten errekortariak: David Ramires "Peque", Ruben Feranndez "Cuatio",Saul Rivera, Jesus Sanchez, Moises Fernandez "Moy", Juan Antonio Acedo "Juanan", Francisco Martinez "Panchito", Alejandro Garcia "Pajarito", Juanito Mart, Victor Holgado, Ruben Sánchez, Enrique Rios, Oscar Morales, Jonatan Castaño, Oscar Holgado eta Marcos Prieto. Nafarroko Macua ganadutegiko zezenak errekortatuko dituzte.

Aurrez aurre, zezenari iskin egitea da errekortarien eginbeharra, gerriarekin mugimenduak osatuz. Adorea, azkartasuna eta trebetasuna nahitaezkoak dira zezenaren erasoari aurre egiteko, 500 kilotik gorako animaliak baitira. Teknika ezberdinak erabiltzen dituzte.

Ikusleek ikuskizunarekin gozatzen duten bitartean, epaileek errekortarien lana ebatzi behar dute. Zezenari aurre egiteko moduan erreparatzen dute, pausuen zailtasuna eta gardentasuna ere kontuan izanez.