Itxi

albistea

Audientzia nota

'Euskadi Directo'k historiako daturik onena lortu zuen astelehenean

A.H.

EITB

'Teleberri'aren lehenengo edizioa gainera, Euskadiko saiorik ikusiena izan zen, abuztuan ETB-2ko albistegiek lortu duten nagusitasuna bermatuz.

  • Reyes Prados. Argazkia: EiTB

'Euskadi' Directo'ko bigarren edizioak saioaren historiako daturik onena lortu zuen astelehenean. Reyes Pradosek aurkeztutako saioak bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen eta audientziaren %20,4ko zatia. 'Euskadi Directo'k Donostiako jaiak gertutik jarraitu zituen astelehenean, piraten lehorreratzearen lekuko izan zen eta Sagardoaren Azokaren giro paregabeaz gozatu zuen. Ez hori bakarrik, saioak ez zion gertueneko aktualitateari lepoa eman eta egun eguneko gaiak landu zituen: txakur batek kale-garbitzaile bati egindako erasoa, scaut talde batek jasandako harri jaurtiketa edota Getxoko herria hunkitu duen Ibai Azkueren heriotza, besteak beste. Asteleheneko saioak 110.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, 'Teleberri'aren lehenengo edizioa, eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Emanaldian zehar, 182.000 ikus-entzulek bat egin zuten albistegiarekin eta %19,7ko audientzia zatia lortu zuen. Asteleheneko datu on hauek, ETB-2ko albistegien nagusitasuna bermatzen dute, abuztuan lider mantendu baitira, bataz besteko %17,9ko kuotarekin.

ETB-2, arratsaldean ere nagusi

Arratsaldean zehar, ETB-2k audientziaren oso harrera ona lortu zuen. Alde batetik, western zineak bere ordu tartean nagusitasuna lortu zuen 'Rebelión en el Fuerte' pelikularekin. %19,6ko audientzia zatia lortu zuen eta urteko bigarren western pelikularik ikusiena izan zen.

Bestalde, 'Ni más ni menos' magazinak bere historiako hirugarren daturik onena lortu zuen: %17,1eko audientzia kuota. 230.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin emisioan zehar eta egun eguneko hainbat gai landu ziren, besteak beste, euskal presoen gose greba, edota justiziak mugatutako funtzionarioen kaleratzea.