albistea
Audientzia oharra
Ikusleek Teleberri aukeratu dute hauteskundeen aurrerapenaren ondoren
A.H.
EITB
Asteazken gauean, Africa Baetak aurkeztutako albistegi berezia bere ordu tartean nagusi izan zen eta 230.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen.
-
Andrea Arrizabalaga eta Asier Odriozola. Foto: EITB
Hauteskundeen aurrerapenaren ondoren, ikusleek 'Teleberri' aukeratu du albistearen berri izateko, Euskal Telebistako informazio taldearen lana gailenduz. Patxi Lopezek aurrerapenaren iragarpena egin zuen egunean, 'Teleberri 2'k 280.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen emanaldian zehar.
Horrez gain, aste honetako 'Teleberri'aren edizio guztiek %20ko audientzia zatia gainditu dute eta aipagarria da asteazkeneko albistegiaren lehenengo edizioak lortutako datua: % 27ko audientzia zatia.
Horrela, 'Teleberri'a bere nagusitasuna bermatzen doa hilabete honetan: bataz besteko %18,9ko audientzia zatia lortu du abuztuan eta 90.000 ikus-entzule.
Albistegi berezia
Bestalde, asteazken gauean Africa Baetak aurkeztutako 'Albistegi berezia' bere ordu tartean nagusi izan zen eta %14,8ko audientzia zatia lortu zuen. Saioa hauteskundeen aurrerapenaren arrazoien inguruan aritu zen eta solasaldian zehar, hauteskundeetan lortuko diren emaitzen eta gertatu daitezkeen aliantza politikoen inguruan hitz egin zuten.
Andoni Ortuzar (EAJ), Jose Antono Pastor (PSE), Borja Semper (PP) eta Patxi Zabaleta (Aralar) politikariek, eta Martxelo Otamendi ( Berria) eta Juan Mari Gastaca (El Pais) kazetariek parte hartu zuten Africa Baetak gidatutako solasaldian. Saioak 230.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen emanaldian zehar.