Itxi

albistea

Denboraldi berria

'MHLZ' eraberrituta eta itxuraldatuta itzuli da

A.H.

EITB

Astelehen honetan, zortzigarren denboraldia hasi du Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkeztutako lehiaketak.

00:31
''Mihiluze'' berria, irailaren 3tik aurrera, ETB-1en

Aurreko denboraldian 1.000garren programara iritsi eta gero, Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten duten 'Mihiluze' lehiaketa indarberrituta itzuli da ETB-1era irailaren 3an.

Era askotako berrikuntzak ikusi dira astelehenetik ostegunera emitituko den 'Mihiluze' saioan. Zortzigarren denboraldi honek 45 minutuko programak izango ditu egunero, proba berriz hornituta eta jolasteko moduetan aldaketa nabarmenak erantsita.

Saioak lehiaketaren oinarriak mantenduko ditu, baina egunero jokoan arituko diren 3 bikoteek jolasteko proba berriak ere aurkituko dituzte: Bost on, Marrazkiz, Imihintzioz eta Letra euriaz osaturiko Ginkana eta Esamesak ere itxuraberrituta agertuko dira. Orain arte egunerokoan ikusi ez diren Pareak bai eta Egiaren bila probak ere jolasagai izango dira. Zer da Zer-a bestalde, indartu egingo da, eta dirua, proba honetan asmatutako erantzunen arabera irabaziko dute.

Lehia, gainera, faseka banatuko da eta fase bakoitzean hutsetik hasi beharko dute lanean lehiakideek hurrengo fasera sailkatzeko. Jolasetan txertatuko diren aldaketa hauen bidez, tentsioa eta emozioa areagotu egingo dira programa guztian zehar.

Dekoratu berria estreinatuko dute gainera mihiluzekoek. Ikusleak programa hastearekin batera itxura aldaketa sumatuko dute irudian, estetikan eta grafismo berrituan. Irudi berriaren oinarrian makineriako engranajeak eta pieza horzdunak izango dituzte. Pieza horiek, hizkuntzaren elementuak eta jolasen osagaiak sinbolizatuko dituzte; bai komunikazioan eta bai 'Mihiluze' lehiaketan, helburua lortzeko piezak ondo aukeratu eta lotu behar direlako.

'Mihiluze' denboraldi berria, gaur, irailaren 3an, hasiko da ETB-1en.