Itxi

albistea

Umore saio berezia

'Kontuz, Atsuak!', estropadetan, igandean

A.E.

EITB

Maikrux eta Maikarmen atsuek, bizkaitarrek ala gipuzkoarrek arraunean nork hobeto egiten duen aztertuko dute.

00:31
Kontuz Atsuak! estropadetan

Datorren igandean, hilak 9, 'Kontuz, Atsuak!' saioak estropaden mundua jorratuko du, Kontxako Banderaren azken igandea probestuz.

Maikrux eta Maikarmen (Anjel Alkain eta Iñake Irastorza) ETBren 30. urteurren jaitik abiatuko dira Pello Zabalarengana. Gai nagusia, bizkaitarrek ala gipuzkoarrek, arraunean nork egiten duen hobeto izango da. Izan ere, Kontxa Gipuzkoan baita, baina lehen bi postuetan kirol zuzendari gipuzkoarrak dituzten bi traineru bizkaitar daude: Kaiku eta Urdaibai.

Elkarrizketa sakona izan dute Jose Luis Kortarekin. Baita Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanorekin, eta Bizkaiko Kultura, Euskara, Kirol eta Gazteria ahalduna den eta ondarrutarra izanik familian arraunlariak izan dituen Josune Ariztondorekin ere.

Beti ere elkarrizketa hauek ohiko kontestuz kanpo egingo dituzte: Korta erretegi batean bisigu bat janez, Josune Ariztondo 'Teleberri'ren platoan eta Martin Garitano Igeldoko parkean, Mendi Suitzarrean eta beste atrakzioren batean dabilela. Hauei guziei eta ETBko hainbat aurpegi ezagunei porra egiteko eskatu diete. Ea nork irabazten duen.

Erreferendumak ere izango dituzte: Bermeon Bou Bizkaiaren datorren urterako babesle berriaren bila, eta, Portaletasen, bizkaitarrek ala gipuzkoarrek, arraunean hobe zeinek galdetuz.

Eta programa, nola ez, Kontxan bertan amaituko dute, emakumezko zein gizonezko estropadaren giroan murgilduta, bukatzeko porraren garailea izendatuz.

'Kontuz, Atsuak!' igandean 21:50ean izango da ikusgai.