Itxi

albistea

Aurrerapena

Hainbat arraldetar kinka larrian izango da, 'Goenkale'n

Sabinok, maitasunak eragin dizkion zailtasunez gain, arazoak izango ditu Ertzaintzarekin. Jon trafikatzaile batzuekin tratutan hasiko da, eta Mireiak etxeko egoera aldatuko duen zerbait jakingo du.

01:46
Hainbat arazo eta sekretu agerian geldituko da 'Goenkale'n

Arazoak izango dira nagusi Arralden, 'Goenkale' telesailaren gaurko atalean. Kinka larrian izango da Sabino, eta, are larriagoan, Jon. Mireiak, berriz, etxeko egoera aldatuko duen zerbait jakingo du.

Egoera ez da gozoa izango Sabinorentzat. Harekin diruagatik baino ez dagoela esango dio Asunek Garbiñeri. Sabinok berak ere entzungo ditu hitz horiek, eta errieta egingo dion arren, Asunek ez dio Garbiñeri barkamenik eskatu nahi izango. Sabino estu eta larri egongo da bi emakumeen artean.

Hori ez da, ordea, Sabinoren arazo bakarra izango. Ertzain-etxean, Nekanek haren autoaren argazki batzuk erakutsiko dizkio Naiari, eraso egin zioten gau hartan ikusi zuen ibilgailua hura ote zen esan dezan.

Baina, esan bezala, are arazo larriagoa du Jonek: arrisku bizian da, trafikatzaile batzuekin harremanetan jarri delako.

Azkenik, Julian etxera itzuliko da, eta, liskarrak berriz piztu badira ere, alaba gauzak lasai hartzen ahaleginduko da, ez baita egoera gozoa inorentzat. Dena den, alabak zerbait jakingo du, eta etxeko giro barea hankaz gora jarriko du horrek.