Itxi

albistea

ETB-1en eta eitb.com-en

Real Madrid-Gescrap Bizkaia eta Barriola-Irujo, igandean, zuzenean

A.A.

EITB

ETBKn Atapuercako Krossa eta Hernani-Ampo Ordizia errugbi partida izango dira ikusgai.

00:22
Real Madril-Gescrap Bizkaia, igande honetan, ETB-1en

Saskibaloi, atletismo, errugbi, pilota eta aizkolari emanaldiak dakartza ETBren igandeko kirol programazioak.

12:15ean hasiko da Endesa Ligako saskibaloi emankizuna, ETB-1en. Real Madril-Gescrap Bizkaia partidaren ingurukoak Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek ekarriko dizkigute.

17:00etan 'ETB Kantxa' tartea zabalduko dute, Eibarko pilota jaialdia zuzenean eskaintzeko. Titin III-Ladis Galartza / Ezkurdia-Pascual partida jokatuko da aurrena; lau t'erdiko txapelketako Barriola-Irujo ondoren, eta Gorka-Peñagarikano / Mendizabal III-Larrinaga azkenik. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile.

Bi emanaldiak streaming bidez ere ikusgai izango dira eitb.com-en.

Igandero bezala, 15:50etan herri kirolen leihoa zabalduko du ETB-1ek. Azaroaren 18an jokatuko den Euskadiko aizkolari txapelketa dela eta, iazko lehia berriz ikusteko aukera izango da.

Azkenik, 20:50ean, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek 'Gaur Egun Kirolak' saioan. Athleticek Sevillaren aurka San Mamesen jokatutako partidak tarte nabarmena izango du bertan.

Atletismoa eta errugbia ETBKn

ETBKn Atapuercako Krossaren berri emango dute Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek, zuzenean, 13:30etik aurrera. Emakumezkoen proba eskainiko dute lehendabizi eta gizonezkoena ondoren.

15:30ean, Hernani-Ampo Ordizia errugbi partida izango da ikusgai, Jon Ander Gorosperen eta Iñaki Laskurainen kontakizunarekin.