albistea
Igandean
Olaizola II-Irujo finalerdia, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Iñaxio Perurenak 300 kiloko harria altxatzeko egingo duen saiakera zuzenean izango da ikusgai ETBKn.
Zuzeneko hiru kirol emanaldi osatuko ditu Euskal Telebistak igandean. 12:15ean ekingo diote, Endesa Ligako Caja Laboral-Unicaja saskibaloi partidarekin. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega izango dira berriemaile ETB-1en eta eitb.com-en.
12:25ean, ETBKn, Iñaxio Perurena harrijasotzaileak bere marka hobetzeko egingo duen saiakeraren zuzeneko kontakizuna egingo du Koldo Aldalurrek eta Joxe Etxebestek. Emankizun hau berriro ikusteko aukera izango da arratsaldeko lauretan ETB-1en.
17:00etan pilota zaleen tartea zabalduko dute, 'ETB Kantxa'. Bilbon jokatuko den lau t'erdiko bigarren finalerdia, Olaizola II-Irujo, zuzenean jarraitzeko aukera izango dute ETB-1en eta eitb.com-en. Aurrez, Xala-Merino I / Urrutikoetxea-Albisu binakako neurketa izango da ikusgai. Esatari lanetan, ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira.
Bestalde, Soriako Nazioarteko Krosaren erreportajea eskainiko du ETBKk, 14:25ean, Juanan Legorbururen komentarioekin, eta ETB-1en futbol jardunaldiaren errepasoa egingo dute 20:40ean hasiko den 'Gol Festa' saioan, Mikel Olazabalek aurkeztuta. Athleticek Deportivoren aurka San Mamesen jokatuko duen neurketari arreta berezia eskainiko diote.