Itxi

albistea

20:10ean

Gescrap Bizkaia-Lukoil Sofia, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.H.

EITB

Horrez gain, ETBK Sat kateak Deportivo Alaves taldearen gaineko erreportaje berezia eskainiko du, gasteiztarrek Bartzelonaren kontra jokatuko duten norgehiagokaren karietara.

00:18
Gescrap Bizkaia-Lukoil Academic, asteazkenean, ETB-1en eta eitb.comen

Gaur, asteazkena, Gescrap Bizkaia taldeak Bulgariako Lukoil Sofia taldearen bisita jasoko du Miribillan eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka, arratsaldeko 20:10etik aurrera. Asier Arangurenek, Josean Aldalurrek eta Jokin Etxebarriak egingo dute Eurokopako partidaren gaineko kontakizuna ETB-1en eta eitb.com-en.

Horrez gain, ETBK Sat kateak Deportivo Alaves taldeari buruzko erreportaje berezia prestatu du, asteazkenean bertan Bartzelonaren kontra jokatuko duen Kopako norgehiagoka hizpide hartuta. Natxo Gonzalez Alaveseko entrenatzaileari egindako elkarrizketa jasoko du saioak, eta talde gasteiztarrarentzat munduko talderik onenaren kontra jokatzeak suposatzen duenaz arituko da. Horrez gain, Bartzelonaren aurka etxean jokatutako joaneko partida gogoratuko dute eta talde gasteiztarrak Camp Nou-ean jokatu zuen azkeneko partidaren irudiak ere eskainiko dira. Erreportaje berezia 14:00etan eta 18:40 izango da ikusgai.

Horrez gain, Txemi Galarragak 'Tribuna Gol' saio berezia aurkeztuko du ETBK Sat katean 23:00etatik aurrera. Bi neurketa izango dituzte aztergai: Europa Leagueko Hapoel-Athletic eta Errege Kopako Bartzelona-Alaves.