albistea
Oihana Jauregik aurkeztuta
Itsasoari begira, aste honetako 'Teknopolis' saioan
A.H.
EITB
Horrez gain, azaroko argazki lehiaketaren irabazlea ezagutuko dute.
-
Argazkia: EITB
Nabigatzen hasiko dute aste honetako 'Teknopolis' saioa. Itsasontzira igoko dira lehenik, arrantzara joateko eta, Donostiako Aquariumean ikus daitezkeen arrainak nola arrantzatzen diren ezagutuko dute. Gero, klimaren aldaketa izango dute hizpide. Izan ere, itsaspeko algak aldaketaren adierazgarri bikaina dira. EHUko ikertzaile-talde bat ari da lan hori egiten. Itsas hondoari begiratuko diote segidan: Nolakoa da kantauri itsasoa? galderari erantzunez. Azkenik, Plentziako Itsas-Estazioa bisitatuko dute. Han itsasoaren osasun-egoera nolakoa den jakiteko egiten dituzten ikerketak azalduko dituzte.
Bestalde, 'Teknopolis'eko argazki-lehiaketan Basoa gaia jarri zuten azarorako, eta aste honetan lehiaketaren irabazlea nor izan zen jakingo dute. Oso erabaki zaila izan da saioko taldearentzat, 200 argazki baino jaso baitituzte, asko eta asko kalitatezkoak.
'Teknopolis', Oihana Jauregik aurkeztuta, astelehen honetan emitituko da goizeko 23:15etik aurrea ETB-1en eta asteazkenean 00:00etan ETB-2n.

