Itxi

albistea

Spin off

'Nekane Amaya' pertsonaiari buruzko spin offa prestatzen ari da ETB

N.V.

EITB

'Vaya Semanita'ko pertsonaia ezagunaren abenturei buruzko ordubeteko saioa prestatzen ari da ETB.

  • 'Nekane Amaya'. Argazkia: EITB

Nekane Amaya ijito abertzalea 'Vaya Semanita' saio arrakastatsutik bananduko da, saio berezi baten protagonista bilakatzeko. ETB pertsonaia bitxiaren abenturei buruzko ordubeteko saioa prestatzen ari da.

Nekane Amayak eta bere familiak, ijitoak eta abertzaleak denak, Babes Ofizialeko Etxebizitza bat eskuratu dute Bilboko bizitegi-auzo batean. Bertara iritsi bezain laster, bere salmenta-postua martxan jarri du Nekanek, latxa ardien artilearekin egindako galtzerdi eta kuleroak saltzeko asmoz. Beste alde batetik, auto istripu bat izateagatik kalte-ordaintza lortzen saiatuko dira Agustin eta Arkais, Nekaneren senarra eta semea; eta auzoko udaltzain bat seduzitzen saiatuko da Siorsa, Nekaneren alaba. Halaber, auzokoen artean zoramena sortuko du familiaren maskotak, Mari Jaia ahuntzak.

Maribel Salas, Miriam Cabeza, Iñigo Salinero Txaflas eta Yago Mateo izango dira Amaya familiako kideak antzeztuko dituzten aktoreak; baina saio berezi honetan beste hainbat aktore ezagunek hartuko dute parte: Andoni Aguirregomezkortak, Iker Galartzak eta Borja Perezek, "¡Que Vida Más Triste!" saioaren protagonistak, besteak beste.