albistea
Off the record
Musikari buruzko saio berezia aste honetan, 'EITB Kultura' saioan
A.R.
Erredakzioa
Audience, Gora Japón, Borja Barrueta eta Borja Estankona izango dira hizpide aste honetako saioan.
-
EITB Kultura. Argazkia: EITB
Off the record atal berezia eskainiko dute aste honetan 'EITB Kultura' saioan, eta musika izango da gai nagusia.
Audience talde gernikarrarekin hasiko dute saioa. Boskoteak hamar urtetako ibilbide profesionala errepasatuko du, eta Audience plays Amerikanuak izeneko azkeneko proiektuaren kantuak eskainiko dizkigute. Azken lan hau Berde Produkzioaken Amerikanuak dokumentalaren soinu-bandan oinarrituta dago.
Ondoren, Gora Japón, Bilbon bizi den bikote musikalak, musika ulertzeko duen moduaren alderdi nabarmenen inguruan gogoeta egin du.
Borja Barruetarekin ere izango dira ‘EITB Kultura’ saioan. Getxoko bateria-jotzaileak Carmen Parisen eta Jorge Drexlerren proiektuetan parte hartu du, besteak beste. Barruetak, Barruk, Bartzelonara joan eta bateria jotzen bizitza irabazten zueneko garaiak gogoratu ditu.
Atal musikal honi Borja Estankona musikari bizkaitarrak emango dio amaiera. Estankonak bakarkako bere bigarren lana aurkeztu du, Fruitua.
‘EITB Kultura’ astelehen gauean emitituko da ETB-1en, asteartean ETB-2n eta ostiralean ETB-3n.