albistea
Ostegunean
Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketako finala, ETB-1en
A.E.
EITB
Zaldibarren jokatu zen joan zen igandean.
-
Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketako finala, ETB-1en
Ostegun gauean, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketaren finala emango du ETB-1ek. Joan zen igandean jokatu zen Zaldibarren eta bertan, Aramaio eta Azkoitiko finalerdietatik ateratako zortzi finalistek hartu zuten parte. Lau pieza joko dituzte parte-hartzaileek: Bizkaiko trikitixa, porrusalda, Azkorgain fandangoa eta arin-arina.
Honakoak izango dira trikitixa eta panderojoleak, bikoteka: Jone Uria eta Julene Otegi, Ander Beldarrain eta Eider Iraola, Ander Zabaleta eta Jone Pagaldai, Edurne Errandonea eta Ander Beldarrain, Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien, Ainara Alberdi eta Ane Alberdi, Olatz Jaka eta Maider Ugalde, eta Ane Alberdi eta Jokin Tolosa.
Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketaren finala 14:50ean emango da ETB-1en.