Itxi

101 Gaztelu

8. saioa

Aitor: 'Traizio moduko zerbait egon da'

G.U.

eitb.com

Donostiarrak saioa utzi aurretik Julian Iantzi esandakoaren arabera, Bilauek ez diote ezre erakusteko aukerarik utzi.

3:59

Aitor Rodríguez kaleratu dute Bilauek zortzigarren '101 Gaztelu' saioan. Donostiarrak Julian Iantzirekin etxera joan aurretik izandako solasaldian esan duenez, taldekideek "traizio moduko bat" egin diote.

Gogotsu iritsi zen Aitor lehiaketara. Zazpigarren saioan sartu zen, Argiñek utzitako lekau betetzera. Eta zornotzarrak bezala, bide laburra egin du lehiaketan. Aurreko astean jokoa irabazi zutenez, aste lasaia izan zuten. Baina, zortzigarren saioko proba galdu ostean, iritsi berria kaleratzea erabaki du talde beltzak.

Donostiakoak adierazi duenez, taldekide batzuek esana zuten, Ikerren eta Manuren liskarren ondorioz, Aitorrek aukera bat merezi zuela, eta guztiek botoa Ikerri eman behar zietela. Baina, azkenean, estrategia hori apurtu dute eta Aitorrek argi dauzka gauzak: "Taldea familia bat bezala da, eta ni iritsi berria nintzen". Denak oso atseginak izan omen dira harekin, baina, bozketen garaia iristean, hura aukeratu dute."Traizio moduko bat egon da", esan du.

Rakelek botoa eman ondoren negar egin du. Horri buruz, ondorengoa adierazi du donostiarrak: "Nik ez dut esaten hori antzerkia denik, baina botoa ematen badidazu gero negarrez hastea...".

Bestalde, Manu Maritxalar kapitainaz esan du tipo jatorra dela, baina "eramaten jakin beharra dago". Gainera, kamerak aurrean zeudenean Aitor atzean uzten zuela nabarmendu du, eta, Ikerrekin mila liskar baditu ere, bien artean erabakitzeko unea heldu denean, taldean denbora gutxien daramana kaleratzeko erabakia hartu du.