Itxi

X-11 entzuteko-X

X-11 entzuteko-X

Bideoak

Hitanoa ikasi eta break danceko oinarrizko mugimenduak euskaratu, Bengo abeslariaren erronkak Euskaraldian
11 ENTZUTEKO

Hitanoa ikasi eta break danceko oinarrizko mugimenduak euskaratu, Bengo abeslariaren erronkak Euskaraldian

Aitor Bengoetxea 'Bengo' Euskaraldiko enbaxadorea da. Izenak agerian uzten duenez, euskal kulturako hamaika lagunek osatzen dute Euskaraldiaren hamaikakoa, euskararen erabilera sustatzeko. Ekimena bultzatzeaz gain, hainbat erronka dituzte, eta horien inguruan hitz egin digu Bengok.