Itxi

11 Entzuteko

22:15ean

Jon Sarasua elkarrizketatuko du Klaudio Landak gaurko "11 Entzuteko" saioan

EITB MEDIA

Bestalde, Europako hauteskundeak eta gizartean artaldetik ateratzeak dakarrena izango dira landuko dituzten bi gaiak. Hitzordua gaur da, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian, streaming bidez.

  • Jon Sarasua bertsolaria, irakaslea eta euskalzaina

    Jon Sarasua bertsolaria, irakaslea eta euskalzaina. Argazkia: EITB Media

Klaudio Landak aurkezten duen saioak Jon Sarasua irakaslea, bertsolaria eta euskaltzaina gonbidatu du aste honetan. Bere ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, eta aretxabaletarrak emandako hitzaldi baten ostean piztu den eztabaidaren inguruan duen iritzia ere entzungo dugu.

Aurretik, lehen mahaian, Europako parlamenturako hauteskundeen emaitzek utzitako argazkia aztertuko dugu. Besteak beste, eskuin muturraren gorakada, euskal alderdien indarra edota abstentzio maila izango ditugu hizpide.

Bigarren mahaian, berriz, gure gizartean artaldetik ateratzea edo gehiengoaren iritziarekin bat ez datorren diskurtsoa izateak zer dakarren aztertzen saiatuko gara.

Gogoratu, "11 Entzuteko" ikusgai duzu gaur, 22:15ean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.