Itxi

6 Argazkitan

22:00etan

Abraham Olanorekin, gaur, '6 Argazkitan' saioan

A.A.

EiTB

Anoetako txirrindularia hartuko du protagonista asteon ETB1eko programak.

2:07

Abraham Olanoren bizitzan barrena bidaia proposatuko digu aste honetan Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen '6 Argazkitan' saioak. Familia eta txirrindularitza izango ditu ardatz ibilbide honek, duela 44 urte Anoetan jaio zenetik gaur egunera arte.

Argazkiez lagunduta, hainbat pasarte ekarriko ditu gogora Olanok. Mutil koxkorra zenetik erakutsi zuen Abrahamek txirrindularitzarekiko grina. Halaxe gogoratuko dute Guillermo aitak eta Andoni anaiak. Eta kirol horren bitartez eman zen ezagutzera Abraham Olanoren izena mundu zabalean. Gogoan ditu anoetarrak, besteak beste, 1995eko Munduko Txapelketan (Kolonbian) eta 1998ko Espainiako Itzulian eskuratutako garaipenak. Donostiako Belodromora hurbilduko dira batetik Miguel Indurain eta bestetik Aitor Osa eta Jon Odriozola balentria horiei buruz hitz egitera. Halaber, hastapenetan lagun izan zuen Tomas Ayerza Oriako Txirrindulari Eskolako presidentearekin ere mintzatuko dira.

Karmele emaztea eta hiru seme-alabak dira Abraham Olanoren bizitzaren zutabe nagusiak. Eurei buruz hitz egingo du, baita lagunei buruz ere, bereziki, txikitan galdutako Mikel Oiartzabal lagun minari buruz, haren anaia Albertorekin.

'6 Argazkitan' saioa gaur dago ikusgai 22:00etan ETB1en.